Uhin fardel

Urdinez, uhin fardela. Gorriz, talde abiaduran mugitzen den uhin fardelaren bildura.

Fisikan, uhin fardelak, une konkretu batean espazio edo material baten puntu batean aplikatutako kitzikapen baten ondorioz hedatzen den perturbazio taldeari deritzo. Fourier-en analisia erabiliz, edozein funtzio perturbazio profila autofuntzio sinusoidalen menpe adierazi ahal daiteke, bakoitza amplitude eta  uhin zenbaki desberdinekin. Autofuntzio kopurua infinitua da. Hemendik ondoriozta dezakegu fardelak uhin ekuazioaren soluzioak izango direla.

Uhin ekuazioaren arabera, perturbazio honen profila konstantea gera daiteke denboran zehar (uhin fardel ez-dispertsiboak) edo alda daiteke (uhin fardel dispertsiboak).

Uhin fardelen kasu garrantzitsuenetarikoa hauxe da; mekanika kuantikoan partikula baten egoera deskribatzeko ematen den probabilitate dentsitateak uhin fardelen amplitudeen karratua izanez. Schrödinger-en ekuazioaren izaera dispertsiboa Copenhague-ren interpretazioarekin batera Heisenberg-en indeterminazio pritzipioa iradokitzen dute.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search